Urriak 23an, hauteskunde sindikal orokorrak martxan jartzeko mahaia eratuko da.
Bertan, ikastolako langileri zaharrena, gazteena eta aintzinatasun gehiena duena bilduko dira eta hauteskunde mahaia osatuko dute.
Aintzinatasun gehienekoa presidentea izango da, gazteena idazkaria eta zaharrena bokala. Irizpide berak jarraituz bina ordezko izendatzen dira.
Urriaren 23an lanean dauden langileak, bajan, eszedentzian, aurrejubilatuta... daudenen zerrenda jasoz osatzen da zentso laborala.
Zentsoa tabloiean publiko egingo da eta mahaiak ezarritako egutegiaren arabera erreklamazioak aurkez daitezke.
Hurrengo pausua, kandidaturak aurkeztea da eta hauek ere tabloiean publiko egiten dira erreklamazioetarako. Hautagai izateko, kandidaturak aurkeztean 6 hilabeteko aintzinatasuna eduki behar da.
Bi talde eratzen dira, bi zerrenda osatuz: zerbitzuetako langileriarena eta irakasleena.
Hauteskundea, gutxi gora behera, nahai eratzetik hilabetera izaten da. Urriaren 23ko zentso laboral hartatik erlazio laborala mantentzen duten guztiek dute boto eskubidea.
Hauteskunde egunean hilabeteko aintzinatasuna duten guztiek bozka eman dezakete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina