Informatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Informatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

Prekarietatearen aurkako borroka astea


28an bilbokok kaleak morez bete ostean, borrokan jarraituko dugu! hauek Oarso-Bidasoan antolatu ditugun ekimenak:

  • Maiatzak 30 astelehena: 10:00etan KOTXE KARABANA Gabiria poligonotik (irun) hasita 11:30ean MURAL MARGOTZEA Ugaldetxoko (oiartzun) futbot zelaian.
  • Maiatzak 31 astertea: zerbitzu publikoak martxan! 8:45 loiola erriberatik bizikleta martxa.
  • Ekainak 1 asteazkena: zerbitzu pribatuak martxan! 10:00 kresala elkartean (Donostiako alde zaharra) batzarra.
  • Ekainak 2 osteguna: gazteok prekarietatearen aurka! 11:00-12:00 Don Bosco (Orereta) eta Bidasoa (Irun) lanbide heziketetan.
  • Ekainak 3 ostirala: Oarso-Bidasoa martxan! 11:30etan urkiako rotondoan, 10:00etatik aurrera industria bira CAFetik hasita.

OARSO-BIDASOAKO LANGILEOK PREKARIETATEAREN AURKA MARTXAN!

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Langileok bideak batuz , Euskal Herria contra la precariedad

Krisia aitzaki hartuta , erreformaz erreforma , gure borrokarekin irabazi genituen eskubideak lapurtu egin dizkigute. Langile gehienok antzera gaude : hitzarmenak negoziatu ezinik , enpresaburuek erabakiak inposatzen dizkigute , malgutasun neurriez leporaino , langabeziaren mehatxupean , gero eta lan baldintza latzagoetan , gero eta pobreago. 

Aldaketaren beharra nabarmena da, langileen arteko elkarlanaren bidetik lortuko dugu aldaketa , jendartearen inplikazioa eta mobilizazioa ezinbesteko izango dira aldaketa eragiteko. Estatutik datozen eraso eta murrizketen aurrean konfrontzaioaren bidea aukeratu dugu , langileen aktibazioa ezinbestekoa da prekarietatearen aurka egiteko . 

MOBILIZAZIOAREN BIDETIK IRITSIKO DA ALDAKETA !!! MAIATZAK 28an DENOK BILBORA !!!!

* Autobusak antolatuko dira eskualde guztietan , Donostiako autobusa M-28an , 15:30etan aterako da Xanti Hoteletik ( Anoeta ) , izena emateko egoitzara deitu ( 943-458640 ) edo korreo honetara idatzi.




2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

GuraSOS


Zein gara?

Zuek bezalako guraso, aiton-amon eta osaba-izeba gara, kezkatuta gaudenak Zubietan egitekoa diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki umeengan, izango duen eraginengatik.

Guk ez dugu interes politiko edo ekonomikorik, bakar-bakarrik gure seme-alabak babestu nahi ditugu: ez dugu beren osasuna arriskuan jartzerik onartzen. Horregatik, arazoari emango zaion irtenbideak, gaur egun gipuzkoarron eta bereziki gure seme-alaben osasunerako berme nahikorik ematen ez duenez, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu.

Beraz, GuraSOS ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da, eta etorkizunean kide guztion elkargune izan nahi du. Elkartzen gaituena, gure txiki eta gaztetxoen osasuna babestea, ezberdintasun guztien gainetik baitago.

2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Iruten dinamika



LAB Irakaskuntzako arlo ezberdinetako langileek agerraldia egin zuten asteazkenean Bilboko Arriaga plazan.






2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

Apirilak 28, lan osasunaren nazioarteko eguna



Datorren ostegunean, apirilak 28, 9:30ean Pasai Antxoko Alamedan ikuskiko dugu elkar!


2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Errefuxiatuak gertutik

Martxoaren 21a, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, gertu dugu eta politika neoliberal europarrek inongo inpunitaterik gabe oinarrizko eskubideak erasotzen eta ahultzen jarraitzen dute. Gertutik berri honekin bizirautea besterik nahi ez duten pertsona hauen egoeraren inguruan darabilten arrazoiak, ezaugarriak, bizipenak, beharrak ezagutzeko parada eskaini nahi dizuegu.


Saioa Iraola Urkiola


Gladys Martínez López




Santiago Álvarez Cantalapiedra


Iurre Bidegain


Ekaitz Cancela



Juan Hernández Zubizarreta 
y Pedro Ramiro




2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

Martxoak 11 eskola publiko berri baterantz, eztabaida

Kaixo,

Ezker Abertzalearen izenean, Hezkuntza Estrategia definitzen joateko egingo dugun bigarren lansaiora gonbidatu nahi zaitugu. Lehen lan saioan curricumuluma eta hizkuntza proiektua izan bagenituen eztabaidagai, oraingoan publikotasun definizio berria izango dugu.

Landuko diren gaiak:
  • Ezker Abertzalea eskola publiko berri baterantz.
Batzarraren datuak:
  • Noiz: Martxoak 11.
  • Non: Iratzar Aretoa (Zuatzu enpresa parkea 3).
  • Ordua: 17:30tan.
Izena ematea (prebisioa egite aldera): ezkerretikeraikiz.gip@sortu.eus

Dokumentazioa:

Eskola eredua eztabaida dokumentua. (3. atala landuko da,7. orrialdetik aurrera). 




Oinarrizko Hezkuntza Akordioaren ibilbidea.




2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

ABIAN



Aupa lagun!


Jakingo duzun bezala, Ezker abertzaleak ABIAN deituriko eztabaida ariketari ekin dio. Helburua, Zutik Euskal Herriak ekarritako estrategia aldaketak eragindako ziklo politikoan aurrera nola egin zehaztea da, hots, estrategia gaurkotzea. Horretarako, orain arte egindako entzuteekin lan tresna izan nahi duen txosten bat idatzi da (atxikitakoa), eta orain elkar eztabaidatzea dagokigu.

Datozen egunetan hasiko dira herri batzarrak, non lehenean tesi orokorraren berrestea edo ez egingo den. Hurrengo batzarretan puntuz puntu eztabaidatuko genuke. asmoa apirilaren 16rako bukatzea litzateke.

Oraingoz, lehen batzarretako datak pasatzen dizkizuegu eta edozein zalantza izanez gero deitu lasai!
  • Hondarribi: otsailak 5, 10:00tan Muaran
  • Irun: otsailak 27, 17:00tan Ospital zaharrean
  • Oiartzun: otsailak 27, 10:00tan ikastolako jantokian
  • Oreretan: otsailak 27, 9:30ean merkatuzarren
  • Lezo: martxoak 5, 9:45etan Musika eskolan
  • Pasai donibane: otsailak 27
  • Pasai antxon: martxoak 5
Zabaldu mezua zuen inguruan eta parte hartu, Euskal Langileon Euskal Herria irabaztera goaz!

2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

EAEko Derrigorrezko hezkuntza curriculum dekretua


EAEko Derrigorrezko hezkuntza curriculum dekretua atera du Hezkuntza sailak eta LAB sindikatuak bere iritzia plazaratu du, horra hor idatzia.



2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

2016ko Lan-Hitzarmenean nominetan murrizketarik ez


Abenduaren 2an ikastoletako Lan-Hitzarmeneko mahaia bildu zen 2016. urteari begira lan sarien gaia jorratzeko asmoz. Laburbilduz, berri onak ditugu, 2016tik aurrerako nominetan ez baitugu murrizketarik izango, 2009ko Lan Hitzarmeneko lan sariak bere osotasunean berreskuratuz.

Bestalde LAB-ek mahai gainean jarri zuen urte hauetan metatutako zorraren inguruan hitz egiten jarraitu beharko dela Lan-Hitzarmeneko mahaian.

Jarraian duzue LAB-ek zabaldutako komunikatuoa bere osotasunean.


2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Prekarietatea indarkeria da!




Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkariaren Kontrako Nazioarteko eguna dela eta parte hartu zure herriko mobilizazioetan:

  • Irun eta Hondarrabian, 19:30 zabaltza plazatik manifestazioa.
  • Oiartzun: 19:30 doneztebe plazan.
  • Orereta: 19:00 niessen plazan.
  • Pasaia: 19:30 gure zumardian.

Prekarietatea indarkeria da!
Emakumeok eskubide guztion jabe! Batu mobilizazioetara!






Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu. 

Baina egoera hauek ez dira normalak:

  • Etxeko lanak zein zaintza lanak nagusiki emakumeon erantzukizuna izatea ez da normala. Emakumeek 3 ordu eta 33 minutu eskaintzen dizkiote egunero etxeko lanei, eta 4 ordu 15 minutu zaintza lanei, aldiz gizonak ordu bat eta 29 minutu eskeintzen diete lehenengoei, eta 3 ordu eta 17 minutu bigarrenei.
  • Lan munduan planteatzen diren bateragarritasun neurriak nagusiki emakumezkoei zuzenduak egotea eta emakumeak izatea neurri hauen hartzaile nagusiak ez da normala (bateragarritasun neurriak hartzen dituztenen %94,5a emakumeak dira). 
  • Lan merkatuan emakumeak modu orokortu batean lanaldi partzialetara bideratuak izan izana ez da normala (lanaldi partzialetan diharduten langileen %77,8a emakumeak dira). 
  • Hilabete bukaerara heldu ahal izateko lanaldi partzialeko hainbat lan egitera behartuak egotea ez da normala (emakumeen kasuan pobrezia erreala %6,1 ean ezartzen da eta gizonezkoen kasuan %5,6an).
  • Kontratua lanaldi partzialekoa izan baina azkenean lanaldi osoa betetzera derrigortuak egotea ez da normala. 
  • Pairatzen dugun ezegonkortasuna ez da normala (emakumezkoen behin behinekotasun tasa %27,9koa da gizonezkoen %22,6aren aldean). 
  • Gure lankide gizonezkoak baino gutxiago kobratzea ez da normala (gizonak emakumeak baino %36,2a gehiago irabazten dute). 
  • 1.200 euroetara heltzen ez diren lansariak jasotzea ez da normala.
  • Kasu askotan lan merkatu araututik kanpo dauden lanbideak egitera derrigortuak egotea ez da normala.

Emakumeok pairatzen ditugun egoera guzti hauek beraz ez dira normalak, are gehiago, emakumeok pairatzen dugun prekarietatea ez da kasualitatea. Sistema patriarkalak ondo diseinatutako estrategiaren ondorio zuzena da. Sistemak emakumezkoak prekarietatera kondenatu gaitu, gure burujabetza ekonomikorako eskubidea lapurtu, menpeko izaki nahi gaituelako. Gure bizitza proiektuak modu aske batean garatu ahal izatea baldintzatu nahi du. Emakumeok pairatzen dugun prekarietatea indarkeria da!

Jendartearen gehiengoak indarkeria sexista indarkeria fisiko, psikologiko edota indarkeria sexualarekin lotzen badu ere, indarkeria sexista haratago doa, indarkeria sexistak milaka aurpegi ditu, horietako bat lan munduan emakumeok jasan behar dugun prekarietatea. Prekarietatearen kontrako borroka hortaz eragile sozio-ekonomikoen agendetan lehentasunezko borroka izan behar du. Eta borroka horretan emakumeak ezinbesteko protagonistak izan behar dugu. Gure eskubideen alde borrokatu eta mobiliza gaitezen, prekarietatetik irtetea gure eskubidea da!!


Iritzi artikulua:

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Alternatiben herria


Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladak datorren 2015eko urriaren 24ean “Alternatiben Herria” ekimena abiatuko dugu. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakuslehioa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna. 

Ekimen honekin jarraipena emanen diogu BIZI mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, “sistema aldatu, ez klima” lemapean. 

Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko. 

Zer egin nahi dugu? Zer proposatzen dizuegu denon artean egiteko? 

  • Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean,... aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu... Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza,... behar eta nahi ditugu gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak! 
  • Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak,... baditugula erakutsi nahi dugu. 
Hartara, heldu den urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez. 

Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko dira jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak,... Zuen ideien eta ekarpenen zain eta irrikitan gaude! 

Orain arte eragile anitzekin eginiko Batzar Irekietan, honako guneak eta gune bakoitzeko eduki nagusiak proposatu dira:
  • Natura (energia subirautza, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa,...)
  • Ekonomia eredua (finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea, aberastasunaren banaketa, enplegua,...)
  • Demokrazia, soberania eta parte hartzea ( eredu ekonomiko, soziala, kulturala eta politikoa erabakitzeko eskubidea, partehartze soziopolitikoa, partehartze prozesuak, herrien arteko elkartasuna... )  Bizitzaren iraunkortasuna (zaintza, harremanak, gorputzak,... )
  • Aniztasuna (jatorria, identitatea, sexu, funtzionalitataren inguruko aniztasunaren kudeaketa, ...)
  • Ondare komuna (euskal hizkuntza, hezkuntza, euskal kultura) 
Noski, egunak festa kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako gunea, musika,... ez dira faltako. Eraldaketaren bidean, denon lana beharrezkoa izango da Alternatiben Herria antolatzen eta baita alternatibak eraikitzen jarraitzeko. Denon artean, Euskal Herri bizia eraikitzen jarraitzeko.

Informazio gehiago www.alternatibenherria.eus



2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

HEZKUNTZA PLATAFORMEN ASANBLADA




kaixo,

Esan bezala uda pasa eta martxan gaude iada ikastetxe ezberdinetan, batzuk erritmoa hartzen saiatzen eta beste batzuk hartua honezkero. Hasierak gogorrak diren arren, elkar elikatu eta erronka berriak aztertu, ireki, erabaki eta eraikitzera goaz. 

Honetarako, aurrekoan esan bezala, IRAILAK 19, HEZKUNTZA PLATAFORMA ezberdinen asanblada egingo dugu:


NOIZ: IRAILAK 19
NON: Durangon, Plateruena antzokia
ORDUA: 10:30 - 13:00


GAI ORDENA


1- AURKEZPENA:15"

  - HPTren ibilbidearen azalpen laburra.


2- IKASTURTE BERRIA:30"

  - Aldaketak:
  • Ikasturte honetarako.
  • Aukera berriak.
  - Ikasturte hasierarako:
  • Bitartekoak aurkeztu.
  • DBH
  - Batera jotzeak:
  • Urriak 10 mobilizazioa
- Bestelakoak informazioa:
  • Urriak 24: Alternatiben Herria, hezkuntzan oinarriturik.
  • Irailak 29: Donostian hezkuntza jardunaldiak.

3- LAN TALDEAK:45"

  - Ikasturteko erronkak:
  • Lehen hezkuntza / Ertainak DBH/Batxiler: planteamenduak
  - Zer / nola / noiz

  - Inposaketak / eraikuntza


4- LAN TALDEETAKO ONDORIOAK.30"


5- ANTOLAKETA 30"

  - Antolaketa: sarea,...

  - Hurrego asanbladako data.



Familia, ikasle, irakasle, herritar,... zu ere beharrezkoa zara!!

Animo eta laster arte


2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

2015(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Kaixo,

Azken asteetan erakutsitako planto jarrera orokortua izan da Hego Euskal Herrian. Hezkuntza Sailek ezin izan dute behar bezala 3. mailako froga egin eta hori guztia ikastetxez ikastetxe eta herriz herri egindako lan ikaragarriagatik izan da. ZORIONAK, lortu dugu 3. mailako azterketa oztopatzea!

Ikasturte honetako balantzea egiteko eta #LOMCEriPlanto dinamikaren inguruan hitz egiteko, prentsa agerraldia deitu dugu datorren larunbatean, Gasteizko Foru plazan, 12:00ean.

Zuen ikastetxe zein herrietako kideekin plaza betetzea espero dugu. Orain arte egindako lanak merezi duelako eta guk guztiok ozpatu behar dugulako, zatozte Gasteizera!

Gogoratu, zenbat eta gehiago izan, hobeto!

Larunbata arte!