maiatzaren 1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
maiatzaren 1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea

IKUSTEN EZ DEN ERRETRATUA

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. Baina inoiz baino prekaritate handiagoa jasaten ari da langileria, zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. Erretratu lausoa da gaur langileriarena, aldaketa betean dagoen klasea delako.


Nor joaten da Maiatzaren Leheneko manifestazioetara?». Airera bota du galdera Gorka Moreno EHUko soziologia irakasleak, eta berak erantzun dio bere buruari: «Sindikatuen ordezkariak eta afiliatuak batez ere. Nagusiki adin bateko jendea, eta, oro har, lan baldintza onenak dituztenak. Nolabait, lan merkatuan ia-ia aristokraziatzat jo ditzakegunak dira gaur egun langile mugimenduaren kontzientzia dutenak». Asko ez dira bat etorriko erantzunarekin, beste asko bai. Baina eztabaida sakonago bat biltzen dute soziologoaren berbek: zertan dago langile kontzientzia? Desitxuratu egin da? Ahuldu? Desagertzen ari da klase ertaina? Prekaritate orokortua langile klase berri bat sortzen ari da?...

Ainhoa Etxaide LABeko buruak duela aste batzuk kazeta honetan bertan aitortu zuen langileen artean sinesgarritasuna galdu duela irtenbide kolektiboak, eta, kezkagarriena zaiona, «langile izatearen harrotasuna» galdu dela. Morenoren iritziz, langile klasea, objektiboki, existitzen da, baina langileen pertzepzioa aldatu da. Harago doa Guy Standing ekonomista britainiarra: Marx edo Weberren gizarte klaseen banaketa klasikoak gaindituta daudelakoan dago, eta prekariatua sortzen ari dela azaldu du The Precariat eta The Precariat Charter liburuetan—El precariado. Una nueva clase social (Pasado&Presente) eta Precariado. Una carta de derechos (Capitan Swing) gazteleraz—. Eskubide politikorik, zibilik, sozialik eta ekonomikorik gabeko klase bat.

Artikulu osoa irakurri: Berria.eus Jon Fernandez

2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

M1 deialdiak


GIPUZKOA

OARSO BIDASOA
Orereta, 12:30etan manifestazioa Alamedatik

DONOSTIA
Donostia, 12 :30etan Bulebarretik manifestazioa

DEBALDEA
Eibar, 12:00etan manifestazioa

BURUNTZA-GOIERRI
Beasain, 12:00etan manifestazioa Zubumuzu plazatik
Tolosa, 12:00etan manifestazioa Triangelutik
Hernani, 12:00etan manifestazioa Gudarien Plazatik

KOSTA UROLA 
Zestoa, 12:00etan plazatik manifestazioa (bi zutabe)