aurrejubilazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aurrejubilazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala

64 urte jubilazioa


Gaur jaso dugun berrien arabera...

"Errelebo Kontratuekin"daudenek edo izango direnek 64 urterekin jubilatzeko aukera izango dute, inongo penalizaziorik jaso gabe.

Nortzuk? Errelebo kontratuekin zaudetenok.

Beheko loturan (irudian klik eginez) agertzen den Informazioan dio aukera hau mantentzen dela, baldin eta "errelebo kontratua" "disposición final 12.2" menpe egin bada.

Ikastoletan errelebo kontratua hartu duzuenok aukera honen bitartez hartu duzue, beraz 64 urte egin baino lehen ikastolara joan eta jubilazioa eskatu. 

Zalantzaren bat baldin baduzue, komitearekin harremanetan jarri edota sindikatura deitu edo idatzi lasai. (blogearen eskuinaldean daude telefono eta posta helbideak).

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Aurrejubilazioa argitzeko bilera deialdia

2018ko abenduaren 31a baino lehen 61 urte betetzen badituzu, egun indarrean dugun enpresa akordioaren arabera aurrejubilatzeko planaren barruan zaudete.
Aurejubilazio hau gauzatzeko pausoak zein diren azaltzen saiatuko gara datorren abenduaren 11ean, osteguna, 16:45etan irakasle gelan egingo dugun bileran.
Bertan komiteaz gain, aurrejubilatutakoren bat eta zuzendaritzaren laguntza izango dugu gaia argitzeko bidean.
Gainontzekoei enpresa akordio honek eragiten ez bagaitu ere bilera irekia dela adieraztea besterik ez.