Hemen dituzue ikastoletako hauteskunde sindikalen benhin betiko emaitzak.
hauteskundeak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hauteskundeak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala
Hauteskunde sindikalen behin betiko emaitzak
Hemen dituzue ikastoletako hauteskunde sindikalen benhin betiko emaitzak.
2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea
Komiteak aurrea darrai!
Beste behin arbitroak ez du haintzat hartu ELAren inpugnazioa eta, besterik ezean, hautatua dugun komitea berresten du.
Baina egokiena laudoa bera irakurtzea duzue.
Azkeneko erreklamazioa izango al da? Lanean, pakean, utziko al gaituzte? Laudoak ez du esaten, ELAk argitu beharko digu ea gure aurkako borroka itsu hionekin bukatu ote duen ala ez.
2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
ELA bazterrak nahasten Haurtzaroko hauteskundeetan
Hauteskunde prozesuaren hasieran, mahai osaketan, ELAk langile zerrenda eta hasitako prozesua inpugnatu zituen. Ados ez genundenez arbitraira joan zen adostasun eza.
Arbitraiak ELAren inpugnazioa atzera bota zuen eta hauteskunde prozesua babestu.
Gustura ez eta berriz ere arbitraia bera argitzea eskatzen du ELAk, laudoan azaldutakoak hainbat langile prozesutik kanpo utzi behar zituela esanez.
Arbitroak erantzun du, laudoa argia dela esanez. Laudoan mahai gainean jarritako argumentuak argi erantzunak daudela. ELAren eskaera bigarren aldiz bertan behera uzten du.
Zein izango dugu ELAren hurrengo traba?
ELAkoei argi eta garbi adierazi diegu: egin ezazue kaleko sindikalgintza, etorri, kezkatu, entzun, proposatu... egizue bertako lan sindikala, bulegoko sindikalgintza egin beharrean!
Hona hemen dokumentazio guztia: OHARRA posta irekia izan behar duzu.
- ELAren inpugnazioa
- Arbitroaren laudoa - impugnazioaren erantzuna
- ELAren argitze eskaera
- Arbitroak argitze eskaerari egindako erantzuna
2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena
Hauteskunde emaitzak
Hauek dituzue gaur eman diren hauteskundeen emaitza orokorrak (detaile gehiagoz irakasle gelan topatuko dituzue):
Hautesleak 99
LABeko hautagaitza 73 bozka %74
Komiterako hautatuak:
Hautesleak 99
LABeko hautagaitza 73 bozka %74
Komiterako hautatuak:
Josu Arotzena Muxika
Aritz Gonzalez Arruabarrena
Iñaki Lertxundi Zubillaga
Donibane Azkarate Badiola
Amaia Ibarguren Nieto
Mila esker bozketa prozesuan mahaian, zuen bozka ematen.... edozein era guztietara lagundu gaituzuen guztiei.
OHARRA: ELArekin izan dugun gora behera guztien berri abenduaren 10ean, langile asanbladan, azalduko ditugu.
2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna
Hauteskundeekin aurrera!
Aurreko mezu batean ELAren inpugnazioaren berri ematen genizuen...
Gaur jaso dudu arbitraia. Eta arbitraiak ez du haintzat hartzen ELAren inpugnazioa.
Azalpen gehiago abenduko bigarren asteazkenean.
Beraz, aurrera egingo dugu hauteskundeekin!
Gogoan izan... azaroaren 26an DENOK BOZKA eman ezazue.
Irakurri nahi duenarentzat:
Gaur jaso dudu arbitraia. Eta arbitraiak ez du haintzat hartzen ELAren inpugnazioa.
Azalpen gehiago abenduko bigarren asteazkenean.
Beraz, aurrera egingo dugu hauteskundeekin!
Gogoan izan... azaroaren 26an DENOK BOZKA eman ezazue.
Irakurri nahi duenarentzat:
2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea
Hauteskunde mahaiaren inpugnazioa
Mahai eraketan esan bezala ELAk inpugnatu egin du gure hauteskunde sindikal prozesua.
Ostiralean, goizeko 9:30 etan ELAk bere argudioak, bere frogak jarri beharko ditu mahai gainean. LABek hauteskunde prozesua jarraitzekoak azalduko ditu eta ikastolak bereak.
Arbitroak laudoa emango du.
Bitartean prozesuak aurrera darrai.
Ostiralean, goizeko 9:30 etan ELAk bere argudioak, bere frogak jarri beharko ditu mahai gainean. LABek hauteskunde prozesua jarraitzekoak azalduko ditu eta ikastolak bereak.
Arbitroak laudoa emango du.
Bitartean prozesuak aurrera darrai.
2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala
Hauteskunde mahiaren osaketa eta izaniko gatazka
Gora beherekin baina mahaia osatu da.
Mahaiaren osaketara ikastolako administraria, mahai bakoitzeko hiru kideak, ELA eta LABeko kideak aurkeztu dira.
ELAko kideek ikastolako bazkideak direnak ordezkaritzarik izateko eskubiderik ez dutela adierazi dute eta hori argudiatzeko laudo arbitralak aurkeztu dituzte.
LABen aldetik 27 urte hauetan gure langile izaera bera izan dela argudiatu dugu, ez dela aldatu eta orain arte hauteskundeak egin direla. Gure izaera langile izaera dela, ez garela kooperatibako onuradunak. Zentso elektoralean "besteen kontura lan egiten duten langileen zerrenda" eskatu dugula eta hauen zor zaien egituratze eskubidea hauteskundeen bitartez bermatzea eskatu da mahian.
Administrariak adierazi du ikastoletan kooperatiba modu ezberdinak daudela eta aurkezturiko laudoa langile kooperatiba hutsa den ikastola batena dela. Gure ikastola ez da langile kooperatiba.
Egoera horren aurrean mahaiak, orain arte egin den modua jarraitu eta aurrera egitea erabaki du eta bi sindikatuak duten interpretazio ezberdina, sindikaturen batek erreklamatuko balu, laudo arbitral batean erabakitzea ikusi du egokien. Erreklamazioak pertsona jakitun eta inpartzial baten eskutan uztea alegia.
Beraz, mahia osatu eta zentsoa aurkeztu bada ere, egun gutxi barru ELAk erreklamaziorik aurkezten ote duen jakingo da. Hala balitz, mahaia eta sindikatuak deituak izango gara eta parteen argudioak entzun ondoren arbitraia egiten duenak erabakia hartuko du.
Bitartean prozesuak aurrera egingo du eta hauteskunde eguna Azaroak 26 (asteazkena) izango da.
Bitartean idazkaritzan edo eta irakasle gelan jarritako zerrendetan zuen datuak ondo daudela egiaztatu.
Botatzeko eskubidea dugu Azaroaren 26an hilabeteko aintzinatasuna dugun langile guztiak.
2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena
Urriak 23 - Hauteskunde sindikalak martxan!
Urriak 23an, hauteskunde sindikal orokorrak martxan jartzeko mahaia eratuko da.
Bertan, ikastolako langileri zaharrena, gazteena eta aintzinatasun gehiena duena bilduko dira eta hauteskunde mahaia osatuko dute.
Aintzinatasun gehienekoa presidentea izango da, gazteena idazkaria eta zaharrena bokala. Irizpide berak jarraituz bina ordezko izendatzen dira.
Urriaren 23an lanean dauden langileak, bajan, eszedentzian, aurrejubilatuta... daudenen zerrenda jasoz osatzen da zentso laborala.
Zentsoa tabloiean publiko egingo da eta mahaiak ezarritako egutegiaren arabera erreklamazioak aurkez daitezke.
Hurrengo pausua, kandidaturak aurkeztea da eta hauek ere tabloiean publiko egiten dira erreklamazioetarako. Hautagai izateko, kandidaturak aurkeztean 6 hilabeteko aintzinatasuna eduki behar da.
Bi talde eratzen dira, bi zerrenda osatuz: zerbitzuetako langileriarena eta irakasleena.
Hauteskundea, gutxi gora behera, nahai eratzetik hilabetera izaten da. Urriaren 23ko zentso laboral hartatik erlazio laborala mantentzen duten guztiek dute boto eskubidea.
Hauteskunde egunean hilabeteko aintzinatasuna duten guztiek bozka eman dezakete.
2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna
Hauteskunde sindikalen EMAITZAK
Maiatzaren 29an burutu diren hauteskunde sindikal partzialen emaitzak hauexek izan dira:
Hautesleak: 72
Botu emaileak: 50
EMAITZAK Hautatuak izan direnak :
LAB 49 Josu Arotzena
Zuriak 1 Aritz Gonzalez
Iñaki Lertxundi
Donibane Azkarate
Hautesleak: 72
Botu emaileak: 50
EMAITZAK Hautatuak izan direnak :
LAB 49 Josu Arotzena
Zuriak 1 Aritz Gonzalez
Iñaki Lertxundi
Donibane Azkarate
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)