2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

ELA bazterrak nahasten Haurtzaroko hauteskundeetan

Hauteskunde prozesuaren hasieran, mahai osaketan, ELAk langile zerrenda eta hasitako prozesua inpugnatu zituen. Ados ez genundenez arbitraira joan zen adostasun eza.
Arbitraiak ELAren inpugnazioa atzera bota zuen eta hauteskunde prozesua babestu.
Gustura ez eta berriz ere arbitraia bera argitzea eskatzen du ELAk, laudoan azaldutakoak hainbat langile prozesutik kanpo utzi behar zituela esanez.
Arbitroak erantzun du, laudoa argia dela esanez. Laudoan mahai gainean jarritako argumentuak argi erantzunak daudela. ELAren eskaera bigarren aldiz bertan behera uzten du.
Zein izango dugu ELAren hurrengo traba?

ELAkoei argi eta garbi adierazi diegu: egin ezazue kaleko sindikalgintza, etorri, kezkatu, entzun, proposatu... egizue bertako lan sindikala, bulegoko sindikalgintza egin beharrean!

Hona hemen dokumentazio guztia: OHARRA posta irekia izan behar duzu.
  1. ELAren inpugnazioa
  2. Arbitroaren laudoa - impugnazioaren erantzuna
  3. ELAren argitze eskaera
  4. Arbitroak argitze eskaerari egindako erantzuna
 Bukatzeko Heziberri inguruan Lakuan egindako bileraren berri azaltzeko INFORMATZEN berria bidali du. Irakurtzeko klik egin hemen -> INFORMATZEN 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina