Gora beherekin baina mahaia osatu da.
Mahaiaren osaketara ikastolako administraria, mahai bakoitzeko hiru kideak, ELA eta LABeko kideak aurkeztu dira.
ELAko kideek ikastolako bazkideak direnak ordezkaritzarik izateko eskubiderik ez dutela adierazi dute eta hori argudiatzeko laudo arbitralak aurkeztu dituzte.
LABen aldetik 27 urte hauetan gure langile izaera bera izan dela argudiatu dugu, ez dela aldatu eta orain arte hauteskundeak egin direla. Gure izaera langile izaera dela, ez garela kooperatibako onuradunak. Zentso elektoralean "besteen kontura lan egiten duten langileen zerrenda" eskatu dugula eta hauen zor zaien egituratze eskubidea hauteskundeen bitartez bermatzea eskatu da mahian.
Administrariak adierazi du ikastoletan kooperatiba modu ezberdinak daudela eta aurkezturiko laudoa langile kooperatiba hutsa den ikastola batena dela. Gure ikastola ez da langile kooperatiba.
Egoera horren aurrean mahaiak, orain arte egin den modua jarraitu eta aurrera egitea erabaki du eta bi sindikatuak duten interpretazio ezberdina, sindikaturen batek erreklamatuko balu, laudo arbitral batean erabakitzea ikusi du egokien. Erreklamazioak pertsona jakitun eta inpartzial baten eskutan uztea alegia.
Beraz, mahia osatu eta zentsoa aurkeztu bada ere, egun gutxi barru ELAk erreklamaziorik aurkezten ote duen jakingo da. Hala balitz, mahaia eta sindikatuak deituak izango gara eta parteen argudioak entzun ondoren arbitraia egiten duenak erabakia hartuko du.
Bitartean prozesuak aurrera egingo du eta hauteskunde eguna Azaroak 26 (asteazkena) izango da.
Bitartean idazkaritzan edo eta irakasle gelan jarritako zerrendetan zuen datuak ondo daudela egiaztatu.
Botatzeko eskubidea dugu Azaroaren 26an hilabeteko aintzinatasuna dugun langile guztiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina