2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

GURE ESKU DAGO





Kaixo, lagun!

Dakizuen bezala, aurten EKAINAren 21ean ANOETA BETEKO DUGU erabakitzeko eskubidearen aldeko JAUZI kualitatiboa eginez. Ez da ekitaldi edo festibal soila izango. Ez da kontzertu edo festa soila izango. Datorren urtean herri-kontsultak praktikara eramateko ahalbidetuko digun JAUZIA, TRANPOLINA, izango da.

Inoiz ikusi ez den ekitaldia prestatzen ari gara, modu sinkronizatuan, Anoetan, San Mamesen, Iruñeko Zezen Plazan, Buesa Arenan etaBaionan. Erronka handia!


11:30 - 12:30 OIHAL-KATEA URUMEAN

Ibaia inguratuko dugu, pertsonalitzen eta josten ari garen oihalekin. Gipuzkoa osoko jendea etorriko da bere zatia betetzera, eta Donostiari Kursaal eta Santa Katalina arteko zatia egokitu zaio (behean duzue).

Helikopteroz grabatuko ditugu irudiak, iazko Giza Katearen bertsio txiki baina koloretsua eginez.

  • 11:30: Partehartzaile bakoitza bere lekuan.
  • 12:00: Oihal-katearen HASIERA. 
  • 12:30: Oihal-katearen AMAIERA. 
  • 12:45: Kalejira trikitilariak, txistulariak, dultzaineroak eta abar lagunduta, Anoeta eremuraino. 

OHARRA:

"Oihal-lagunak" behar ditugu katean laguntzeko. Pribilegiatuak izango dira, Anoetako ekitaldian berdegunetik, sarrera ordaindu gabe, biziko dutelako.



HIRU EREMU NAGUSI ANOETAN.


  • FAMILIA GUNEA: Gipuzkoako pailazu guztien ikuskizuna, "Ilunbe Izarrez Argitu" ikuskizuna, Irrien Lagunak, etabar.
  • MINIESTADIOA: Kontzertu maratoia 12 orduz.
  • ANOETA INGURUAN.

Bestalde, ALDE ZAHARREAN, kantu jira eta Txistularien kontzertua ere izango da.


Anoetako ekitaldira joateko, BI GAUZA hartu behar dira kontuan:

1) SARRERA eskuratu behar da. 

Aforo mugatua dugulako eta ekitaldiak dakarren izugarrizko kostuengatik:
  • Helduak: 10 euro
  • 2-14 urte: 5 euro
  • 0-2 urte: doan, BAINA SARRERA ESKURATU BEHAR DUTE.


​2) EKITALDIRAKO KAMISETA "Koral".

Atxikimendua erakusteko, eta Anoetako harmailetan MOSAIKOAK egin ahal izateko, Anoeta koral kolorez beten nahi dugu. Ahal dela, kamiseta horrekin joatea eskatu nahi dizuegu.


Sarrerak eta kamisetak SALGAI DAGOENEKO.

  • Egunero: Pais Petit Tabernan (Txofre plaza ondoan).
  • Ostegun arratsaldeetan: Pagadi eta Ricardo tabernen ondoan (General Artetxe kalea).
  • Larunbata goizetan: Merkatu Plazan (Nafarroa Beherea Plaza)
  • Astelehenetik ostiralera: Donostiako lokalean, Etxaide kalea 8an, 16:30 - 20:00

​

LAGUNTZA BEHAR DUGU!!


Antolaketa handia eskatzen du horrelako ekitaldi batek. Datorren egunetan honen inguruko informazio gehiago zabalduko dugu, baina bitartean, laguntzeko prest bazeunde, idatzi gureeskudago.gros@gmail.com edo deitu 655723681 telefonora.


Mila esker!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina